XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leire Azurmendi Aierdi

16 urte.

Idiazabal

Txindoki Institutua

Hitz lauz A mailan 3. saria

- Idiazabalen, 1979ko abuztuaren 1ean jaioa.

- Lehenengo ikasketak, 3 urtetik 14 urtera Idiziabalgo Aita Iparragirre herri-eskolan egin nituen eta OHO bukatu nuen.

- 14 urterekin BBBko ikasketak egiten hasi nintzen Beasaingo Txindoki Institutuan.

- Orain 1. LOGSEko ikasketak burutzen ari naiz Beasaingo Txindoki Institutuan.

- Hau da idazlan bategatik jaso dudan lehenengo saria.

Eutsi goiari

Nire luxuzko autoan Donostiako kaleetan zehar paseatzen ari naiz, inguruko jende guztia ohiuka ari zait, AUPA JOHAN!.

Batzuk negarrez, besteak eztarria lehertu beharrean, denak inguratu dira nire ondora indar-izpi, irrifar-diztira, maitasun apur bat eskeintzeko.

ANIMO JOHAN!, bai, beharrezkoa dut hiriko jendeak honela bultzatzea, berek ematen baitidate, masaila ezkerkada gogor batek kolpatzean, aurrera jarraitzeko behar dudan arnasa baliotsua.

EKIN GOGOR GAUR GAUEAN! Gaur gaura, gaur gaua... gaur gauean zeruko izar batek bere diztira baliotsua galduko du, ... amaigabea den ekaitz kriskatsu hau bat-batean baretuko da... dena bukatuko da!

Nire bizitza ekaitz bat bezalakoa baita, baina, ez da ageri zuhaitzik, non eutsi, non ezkutatu.

Jainko guztien artean sendoena izan behar, Erromako Herkules gainditu behar, dena ekaitz ilunean irteera bat aurkitzeko.